Kanal Etikoa
2025eko martxoaren 18an, Bizkaiko Eleizbarrutiko Ikastetxeen sareak (Antonio Añoveros Fundazino Kanonikoa) bat egin eban era formalean eta bere borondatez zigor-arriskuei aurrea hartzeko Bilboko Eleizbarrutiaren araudiagaz, bere eginez agiri horren edukia eta dagokion arloko jarduera guztietan “gauzak ondo egiteko” konpromiso benetako eta sendoa hartuz.
Gardentasuna eta etenbako hobekuntza sustatze aldera, Bizkaiko Eleizbarrutiko Ikastetxeen sareak eskuragarri jarten deutsu informazinorako barruko sistema (Bilboko Eleizbarrutiaren Kanal Etikoa). Horrek aukera emoten deutsu zigor-arriskuei aurrea hartzeko araudian jasotakoaren aurkako edozein egoera edo jokaeraren barri era anonimo eta konfidentzialean jakitera emon deiguzun.
Bilboko Eleizbarrutiko Idazkari Nagusia da aitatutako Kanal Etiko horren kudeatzailea eta, nahi izan ezkero, beragaz hartu-emonean jarri zaitekez ondorengo helbide elektronikoan: compliance@bizkeliza.org