Argitaratua:
2019ko abenduak 2

EBI firma el Pacto Social Vasco para la Migración
EBI hezkuntza-sareak parte hartu du eta sinatu du Migraziorako Euskal Itun Soziala "Jaso nahi genukeena eskaini" izenburupean.
Ekitaldiak Iñigo Urkullu lehendakaria izan du buru, eta migrazioaren fenomenoekin lotuta lanean diharduten euskal instituzioen eta gizarte-erakunde gehienen babesa izan du.,
"Adostasuna eta batasuna erakusten dituen irudi bat da, garrantzi eta esanahi handikoa oraingoa bezalako testuinguru batean, kontuan hartuta migrazioaren gaineko mezu xenofobo, populista eta demagogikoen agerraldiak markatuta dagoela", azpimarratu du lehendakariak.
Ekitaldian nabarmendu dutenez, munduan edozein pertsona egon daiteke migratzera behartua: "Gure arbasoetako askori gertatu zitzaien, guri gertatu ahal izango zaigu, edo gure seme-alabei gertatu ahal izango zaie".
Bere abiapuntuan sinatutako Itunak adierazten duenez, "migrazioa ez da fenomeno koiunturala, errealitate estrukturala baizik, munduan, Europan eta Euskadin.