Behartsuen Aldeko Munduko Eguna | EBI hezkuntzak eskua luzatzen deutse behartsuei

#Emonbostekoajmp2020 hashtaga erabiliko da sare sozialetan. Domeka honetan IV. Behartsuen Aldeko Munduko Eguna ospatuko da eta ikasleei baloreetan hezteko modu bat lez heldu da Bizkaiko hezkuntzara.

Pobrezia errealitate bat da gure ingurunean eta EBI zentroek erralitate hori ikusarazi eta ikasleak guztiok konprometitu gaitekezan arazo batez sentsibilizatu nahi dabez.

Horregatik, EBI zentroak buru-belarri aritu dira ekimena lantzen, eta elkartasuna helarazteaz gain, sormena erabili dabe eskua luzatzearen ideia irudikatzeko. Sorkuntzen eta marrazkien argazkiak sare sozialetan zabaldu dira.

ARTXANDAPE IKASTOLA

SAN FIDEL IKASTOLA

SAN FELIX IKASTOLA

CENTRO SAN VIATOR

CENTRO DE FORMACIÓN SOMORROSTRO

Comparte