Begoñazpi Ikastola

Jesus Galindez, 15
48004 Bilbao, Bizkaia
ikastola@begonazpi.net
www.begonazpi.org

94 400 53 00

Irakaskuntza mailak

  • Haur Hezkuntza
  • Lehen Hezkuntza
  • DBH – Bigarren Hezkuntza
  • Batxilergoa

Zerbitzuak

  • Eskola-garraioa
  • Jantokia
  • Eskolaz kanpoko jarduerak

Zenbakitan

  • 3 musika-gela
  • Areto nagusia
  • Laborategia
  • Multimedia-gela
  • Teknologia-gela
  • 3 jantoki
  • 3 kirol-jokaleku estali eta bat irekia
  • Kirol anitzeko pabiloia
  • 3 eremu pribatu haur-jolasetarako
  • 900 metro karratuko eremua aterpe gabe
  • 300 metro karratu lokal estalietan

Hizkuntza-eredua

  • Hirueleduna

Begoñazpi ikastola, ikastetxe euskaldun eleanitz eta barritzailea

Begoñazpi ikastola, Bilboko Gotzaitegiak Eleiza Kristau Katolikoaren mezua helarazoteko eta hezten dituan ikasleen zerbitzura jarteko sustatzen dauan ikastetxea da.

kastetxe onek Haur, Lehen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoak eskaintzen ditu.

Eleizbarrutiko ikastetxe izatean, hezkuntza-egitasmoak bere egiten dau balioen kristau ikuspuntua, hau da, hezkuntza-alkarteak gizarte bizikidetza Nazareteko Jesusengan agertzera emoten dan Jainko biziarengan oinarritzen dala autortzen dau.

Uste sendo hau ez da ezarritako obligazinotzat hartzen, balioen zentzun betearen iturri lez baino, eta horixe konpartitzen da, baita sinismen bera ez daukienekin be.

Zentroaren balioak

Ikastola danez, eskolak D ereduan emongo dira osorik, inguruko euskera, bizkaiera, sustatuz hartu-emonerako eta eskoletarako; goi mailetan, ikasleak euskera batua erabilteko be gaitzen dira.