‘Berrikuntza 24’ jardunaldia Begoñazpi Ikastolan: DBHko 80 neska-mutil eta 24 ordu enpresan barritzeko

Hezkuntza barrikuntza EBI ikastetxe eta ikastolen DNAn dago. B24 – ‘Berrikuntza 24’ jardunaldia Begoñazpi Ikastolan ospatu da. DBHko 80 ikasle eta 24 ordu ekintzailetza eta teknologia erronkei aurre egiteko.

Euskadiko Telekomunikazio Ingeniaritza Eskolaren ekimen honek barrikuntza eta talde-lana sustatu nahi dauz neska-mutilen artean. Aldi berean, euren interesa teknologia karrerekiko suspertu nahi da.

Holan, adibide askoren artean, Sener ingeniaritzak eta LST Bilbao firmak portuan edukiontzen kudeaketa arintzeko erronka bota eben. Erronka honi heldu eutson gazte taldeak proposatu eban  ontzien kroskoan arrapala bat ipintzea eta merkantzia goitik baino, behetik deskargatzea zinta garraiatzaileen bitartez aireportuetan dagozanak bezalakoak. Horretarako eraikitako maketa bat prozesuaren isla da.

Comparte