Avellaneda Ikastetxea

Gallarraga,24
48830 Sodupe – Güeñes.
avellaneda@avellaneda.org
avellaneda.org
946 692 328

Irakaskuntza mailak

  • 0-3 urte- Haur Eskola
  • 3-6 urte Haur Hezkuntza
  • 6-12 urte- Lehen Hezkuntza
  • 12-16 urte- DBH
  • 16-18 urte – Batxilergoa

Zerbitzuak

  • Bertako janaria eta jantokia
  • Eskola garraioa
  • Eskola orientazioa
  • 7.30etatik 9.00etara goizeko harrera
  • Europar ikasle trukeak.
  • Eskolaz kanpoko Kirol eta kultura ekintzak
  • Proiektuak ikasketen ardatza.
  • C1 lortzeko prestakuntza ( Labayru)
  • Ingeleseko OTE azterketa ( Oxford Test of English)

Zenbakitan

  • 670 ikasle
  • 52 irakasle
  • 50 urte Enkarterrietan eta inguruetan
  • Kudeaketa Aurreatuan Zilarrezko A

Hizkuntza-eredua

  • Hirueleduna
  • D eredua

Avellaneda Ikastetxeko Hezkuntza proiektua 0 tik 18 urtera.

Ikastetxearen helburu nagusia ikasleen formakuntza integrala da, kristau eta giza baloreetan oinarriturik pertsona autonomoak konpetentziadunak eta giza konpromisoz beteriko pertsonak hain zuzen. Helburu nagusi hau Hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztion parte hartzeaz. Komunitate honen erronka zera litzateke:

  • Hezkuntza kalitatea
  • Ikasleekiko arreta pertsonala
  • Gure hizkuntza eta kulturaren aldeko apostua testuinguru zabal batean
  • Berrikuntza eta teknologia berrien ezarpena
  • Hirueletasuna

Gure Batxilergoko eskaintza bi eratakoa da: Zientziak eta Giza Zientziak.

Ikasleen arreta nahiko hurbila da zeren eta talde txikietan antolatuta ditugu, onuragarria izanez haien ikasketarako.

Batxilergoko 1.maila eta Erlijioko ikasgaian, Ikasketa eta Zerbitzua deritzogun Jarduera garatzen dugu, bertan ikasleek hainbat boluntariotza mota jartzen dute martxan marko teoriko baten ondoren: Caritas, Nagusien Egoitzak, etorkinen alfabetizazioa…

Europar ikasle trukeak

Bai Lehen zein Bigarren Hezkuntzan, beste herrialde eta testuinguru diferenteetako neska-mutilak ezagutzeko aukera ere badute Avellanedako ikasleek.

Vicente Ferrer Fundazioaren eskutik, Anantapur ( Indiako) errealitatera hurbiltzen dira, lanak, proiektuak, abestiak…elkarbanatuz. Txekiako ikastetxe batzuekin ere ikasle trukeak antolatzen dira, elkarbizitza, hizkuntza eta kultura helburuak direla tartean.

Zentroaren balioak

  • Ilusioa
    Berrikuntza
    Jasankortasuna
    Tolerantzia
    Inplikazioa
    Errespetua
    Aniztasuna

Avellanedako Haur Eskola
Jakintsuen esanetan, haurtzaroa da pertsonen garapenean etaparik nabarmenena, bertan etorkizunean izango ditugun trebetasunen oinarriak jartzen direlako.

Gure Haur Hezkuntzako lehengo zikloan mugimenduen eta hizkuntzaren estimulazioa lantzen ari gara Glenn Domanen metodologian oinarrituta, errutinakin jokatuz.

OTE (Oxford Test of English) AZTERKETA.
Enkarterrietan zentro bakarra gara ikaslei on line formatuan eta ikastetxean bertan A2 tik B2ra akreditazioa lortzeko aukera eskaintzen. Bertako ikasleak ezik, kanpokoak, irakasleak, familiak eta EBIko langileak ere badute aukera, prezio egokietan.

IPAD-aren erabilera geletan
Lehen Hezkuntzako 5.mailatik hasita eta DBHko 2.maila arte ikasleek Ipada-a erabiltzen dute lan tresna moduan. Erraminta honekin teknologia berriekin jokatzen dugu eta era berean beste metodologia batzuk erabiltzeko erraztasuna dugu. Ikasleek ikasteko bide berriak aurkitzen dituzte: bideoak, interakzio jokuak, argazkiak…

Honez gain ikasle bakoitzaren ikasketa erritmoak errespetatzen dira, (Flipped Classroom) eta bere maila egokitu.

Avellanedan teknologia ez da soilik helburu bat, metodologiak garatzen laguntzen duen tresna baizik. Egungo proposamen pedagogikoak aurrera eramaten laguntzen duena, lan sistema berriak errazten duena…

Proiektuetan oinarritutako lana (ABP):

Gure ikastetxean 2 urtetik hasita eta DBH amaitu arte proiektuen bidez lan egiten dugu. Era honetara zeharkako ikasketak egiten dira non ikasgaiak bata bestearekin osatu egiten dira.

Metodologia honekin:

  • Irakasleak ikasleen gidak bihurtzen dira eta hauek prozesuaren protagonistak.
  • Irakasleek ikasketa prozesu hau lortzeko eskenatokia prestatzen dute.
  • Inteligentzia anitzak lantzen dira.
  • Era kooperatiboan lan egitera bultzatzen du; giza abileziak eta komunikazioa indartuz.
  • Ikaslearen aurre – jakintzatik abiatzen den prozesua da, esperimentazioarekin hobetuz.
  • Ezagutza arloak barneratzen ditu eta konpetentziak prestatu.