Elizbarrutiko Ikastetxeak

EBI zentroek ikasgeletara itzulzeko jarduketa planak amaitzear dituzte

EBI sareko elizbarrutiko ikastetxeak lanean ari dira egunotan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren jarraibideak ezartzeko eta ikasgeletara ahalik eta seguruen itzultzeko. Izan ere, EBI zentroek martxan jarriak zituzten kontingentzia planak datorren ikasturteari begira, Eusko Jaurlaritzak pasa den ekainean adierazi zuenez. Orain, etxerako lanak eginda, erlojuaren kontra ari dira lanean, Hezkuntza Sailaren azken ekarpenak egokitzeko. Horrela, lehentasunezkoa […]

EBI zentroek ikasgeletara itzulzeko jarduketa planak amaitzear dituzte Read More »

EBIk plan bereziak jarri ditu abian ikasturte ziurgabe batera egokitzeko

EBI 2020-2021 ikasturte ziurgabeari aurre egiteko prestatzen ari da. Datorren eskola ikasturterako hilabete faltan, eta gerta daitezkeen aldaketak gorabehera, EBI hezkuntza sareko ikastetxeek programa berezi bat jarri dute martxan Hezkuntza zein Osasun Sailek egin ditzaketen aldaketei aurre egiteko. Azken asteetan zehar, zuzendaritza taldeak kurtso hasierako kontingentzia planak lantzen egon dira. Lehenengo erabakiak hartzen hasi gara

EBIk plan bereziak jarri ditu abian ikasturte ziurgabe batera egokitzeko Read More »

EBI-ren hezkuntza eredu propioa, kalitatezkoa eta desberdindua

EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak – Centros Diocesanos sareak, ikastetxe bakotxaren autonomia errespetatzeaz batera, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan gaitasun guztiak barne hartzen dituan berariazko hezkuntza eredua hautatu dau. Dalako eredu hori sei ardatzetan oinarritzen da: Curriculumak, formaltasunez, XXI. gizaldiko ikasleentzat ezinbestekoak diran gaitasun edota abilidadeak jasoten dabezan ikasketa-egitasmo eta egitarauei heltzen deutse. Horren adibide, oinarrizko gaitasunez gainera, beste hainbat

EBI-ren hezkuntza eredu propioa, kalitatezkoa eta desberdindua Read More »

EBI-ko bi ikastetxe finalistak izan dira STEAM Euskadi Sarietan

STEAM diziplinek (science, technology, engineering, arts, mathematics) aurrera egin dute arrakasta osoz Elizbarrutiko Ikastetxeen artean. Ikasleria zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikak integratu dituzte haien ikaskuntzan oinarrizko konpetentziak garatzeko asmoz; oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplina barruko oinarrizko konpetentziak dira, izan ere. Eusko Jaurlaritzak Innobasque-en laguntzarekin antolatu dituen STEAM sarietan, EBI zentroetako bi ikastetxe iritsi dira finalera:

EBI-ko bi ikastetxe finalistak izan dira STEAM Euskadi Sarietan Read More »

Zazpi aholku Covid osteko uda hezigarria bizi ahal izateko

Covid-19ak itzi deuskun hezkuntza-erronka udara arte luzatu da. Ezinbestekoa da ikasgaiak sendotzea? Etxeko lanak udan? Udaldiaren hasierako ohiko galderak dira, eta zer esanik ez aurton, hiru hilebeteko bakartzearen eta on-line hezkuntzaren ondoren. Lehenengo eta behin, familia bakotxak, ikasle bakotxak, bere tutorearen argibideak kontuan hartuko ditu. Ondoren, ezinbestekoa da hezkuntza-ohitura batzuei eustea –irakurketa nahitaezkoa da-; familietan,

Zazpi aholku Covid osteko uda hezigarria bizi ahal izateko Read More »

“Muga bako tailerrak” San Viator ikastetxearen egitasmoari ekintzaile-saria emon deutse

“Muga bako tailerrak” Sopuertako San Viator eleizbarrutiko ikastetxearen egitasmoari ekintzaile-saria emon deutse TKnika erakundeak enpresa-sortzaileei emoten deutsen lehiaketaren XIV. Ekitaldian. “Muga bako tailerrak” ‘Automobilgintza G.S.’ dalako ikasleek garatutako egitasmoaren helburua Marokoko hainbat eskoletara bizikletak eta bizikletak konpontzeko tailerra eraikitzeko material nahiko eroatea eta hango jenteari heziketa eskaintzea, konponpeta mekaniko txikiak egiteko gauza izan daitezan. Marokon ospatzen dan ‘Uniraid 2020’ raid solidarioan parte

“Muga bako tailerrak” San Viator ikastetxearen egitasmoari ekintzaile-saria emon deutse Read More »

Lanbide Heziketa eta Batxilergoa, EBI Elizbarrutiko Ikastetxeen kalitatezko eredua Derrigorrezko Hezkuntzaren ostean

Derrigorrezko Hezkuntzan ez dira ikasleak prestatzen lanaren eremuko etorkizunari berme guztiekin aurre egin diezaioten. Derrigorrezkoaren osteko hezkuntzarekin –Batxilergoa edo LH-, ikasleek aurreko urteetan jadetsitako ezagutzak finkatzen dituzte eta beraien hezkuntza lehentasunak bideratzen, ondoren beraien etorkizun profesionala eratuko duten heziketa-graduei ekiteko. Ikasleak aldi honetan jasotzen du behin betiko hezkuntza.   Batxilergoko lerroetan eta Lanbide Heziketako graduetan

Lanbide Heziketa eta Batxilergoa, EBI Elizbarrutiko Ikastetxeen kalitatezko eredua Derrigorrezko Hezkuntzaren ostean Read More »

Pastoralgintza ez da gelditu Elizbarrutiko Iikastetxeetan

Iritsi gara kurtso amaierara, martxoaren erdialdera, Covid-19 pandemiaren eraginez, etenda geratu zan ezohiko kurtso amaierara. Baina gertaera honek ez ditu Elizbarrutiko Ikastetxeak geldiarazi, ezta gutxiago ere, eta hezkuntza elkarte osoa gehiago ahalegintzera bultzatu du ikasleengana heltzen jarraitzeko, abegitsu izateko, ikasleen eta beren familien bizitzan azaltzeko, haien ikaskuntza ahalbideratzeko eta beren behar nagusiei erantzuteko. Pastoralgintza ere

Pastoralgintza ez da gelditu Elizbarrutiko Iikastetxeetan Read More »

Ikasturtearen amaiera, ezberdina, baina ekintzez beteta

Egoera ohikoa ez den arren, ikasturteari amaiera polit bat eman nahi izan diote Markina-Xemeingo Berakruz ikastolan. Urtero, ekainaren lehen asteburuan ikasturte amaierako jaialdia ospatzen dute, eta, aurten ere, horrela egitea erabaki dute, alarma egoeraren segurtasun neurriek ahalbidetzen duten ekimenak antolatuz. Ekintza erraz, erakargarri eta batez ere parte hartzaileak antolatzea eduki du helburu ikastolako jai batzordeak.

Ikasturtearen amaiera, ezberdina, baina ekintzez beteta Read More »

Irakasleen profesionaltasuna eta familien eta ikasleen lan bikaina laburbiltzen dituen bideoa

Pandemiak gauzak ikusteko modua aldatu du Gure ohiturak aldatzera eta erabakiak hartzera behartu gaitu Hezkuntzan… sekulako erronka izan da IKASGELA ITXIAK ETA ONLINEKO HEZKUNTZA Ikasleak, irakasleak eta familiak, erronka handi baten aurrean Teknologiak, plataformak, Bideodeiak, hezkuntza-erronkak Eta ekimen pedagogiko, solidario eta dibertigarri asko Arreta pertsonalizatua, akademikoa eta emozionala Eguneroko baimena, lankidetza estua familiekin IRAKASLEAK, IKASLEAK

Irakasleen profesionaltasuna eta familien eta ikasleen lan bikaina laburbiltzen dituen bideoa Read More »