Ondarroako “ANTIGUAKO AMA” Arrantza Eskola, orduan Ondarroan Erretore zen Pedro Aracama jauna eta herriko gazte batzuren artean sortutako ideia izan zen. Udaletxea, Alturako Armadoreen Elkartea eta Arrantzaleen Kofradiakoen akordioa izan zen. Hasiera batean, lehenago “Café Español” zeritzon lokaletan kokatu zen. 1.949an izan zen Eskola berria funtzionatzen hasi zena.
Lehenengo tituludunak, azterketak Donostiako Komandantzian egiten zuten. Geroago, Bilboko Komandantziara joatea erabaki zuten (1Le950-51).
1952an Alturako lehenengo Patroiak atera ziren, eta azterketak Pasaiako “Arrantza Eskolan” egiten zituzten.
Lanbide Eskola ofizialki 1954an hasi zen, baina beti Pasaiakoaren menpean.
1959an, Ondarroako Parrokiak lurrak utzi zituen, eta haietan eraiki zen gaur eguneko eraikina, eta bertara aldatu zen Ondarroako “Antiguako Ama” Itsasketa eta Arrantza Ikastetxea.
1998an, Lege Berriaren Antolaketaren ondoren, Erdi eta Goi Mailak ematen.