Zulaibar Campuseko obrak aurrera doaz, 2022-2023 ikasturtearen hasierarako martxan egon daiten. Esparruak abangoardiako ekipamendua izango dau: galdaragintza fineko tailer aurreratu bat, diseinuko eta prototipatuko fabrikazio aurreratuko ziklo bat, errendimendu handiko fabrikazioko tailer konektatu bat, Smart Factory 4.0 bat (automatikoko eta robotikako laborategi aurreratua), pertsonen autonomia sustatzeko laborategi bat, balerietako saiakuntza-laborategi bat edo enpresei zuzendutako entsegu elektrikoen banku bat, beste instalazio barritzaile batzuen artean.
Zulaibarrek ikasketak eta lan esperientziak uztartzeko aukera eskaintzen deutse ikasleei, LH Dualaren bidez. Lanbide Heziketa Duala, laneko esperientziak eta LHko ikasketak bateragarri egiteko aukera ematen dauan eredua, aukera handia da azken urteotan lan egiteari utzi gabe prestakuntza jaso nahi daben pertsona askorentzat. Programak alternantzia erregimena ezartzen dau ikastegiaren eta enpresaren artean.
Halaber, Zulaibar Ikastegiak Automatizazioko eta robotika industrialeko goi-mailako teknikaria zikloa gehitu dau hezkuntza eskaintzara, demanda handiko eta laneratze tasa altuko zikloa.














