Zuhaitz Bilbao, Artxandape Ikastolako zuzendari barria

Zuhaitz Bilbao Artxandape Ikastolako zuzendari barria izango da 2021-2022 ikasturtetik aurrera. Orain arte Bigarren Hezkuntzako ikasketa burua zanak Gurutze Otzerin ordezkatuko dau. Otzerinek ikastolako irakasle eta zuzendaritza taldeko kide lez jarraituko dau, eta EBI sareagaz alkarlanean arituko da proiektu barriak abian jartzeko.

Bilbao ingeniari informatikoa da ikasketez eta 2018an hasi zan ikastolan lanean. Bertan, matematikako eta zientzia eta teknologiako irakaslea izan da Bigarren Hezkuntzan, ikasketa burua eta zuzendaritza taldeko kidea izateaz gain.

Hauxe da bere agurra:

“Zuhaitz Bilbao dut izena eta Artxandape Ikastolan DBH ikasketaburu ibili ondoren, niretzat ohore handia da zuzendaritza lanak burutzea. Eskerrak eman nahi ditut nigan pentsatu izanagatik erronka berri hau aurrera eramateko, eta ziur nago ahaleginez, erantzukizunez eta gogo handiz burutuko ditudala betebehar berriak. Bilboko bihotzean topatuko nauzue, Artxandape Ikastolan, hain zuzen. Agur bero bat”.

Comparte