Ageriko eta ezkutuko kultur-, gizarte-, ekonomia-mugek baldintzatutako munduan bizi gara. Muga horreek harresi izan daitekez… edo askotariko usadio, kultura edo munduaren ikuspegien topagune. Zubiak eraikitzen, bestearengana hurreratzen, entzuten eta ulertzen irakastea da gure erronka. Ez dago-eta ez zuzentasun bako bakerik ezta alkartasun bako zuzentasunik be.
Bakegile izan gura dogu, beraz, bakean bizitzea ahalbideratuko daben jarrerak erein gura doguz gure ikastetxeetan. Bakea ez da gatazkarik ez egote hutsa, zuzentasun, begiramen eta hartu-emonaren agerpen eraginkorra baino. Aita Santuak Bakearen Munduko Egunerako mezuan adierazo dauanez, ezinbesteko da “bizikidetza armagabetu eta armagabetzailea”: lehia edo indarrean ez ezik, lankidetza, konfiantza eta enpatian oinarrituko diran hartu-emonak.
Horregaitik, ikasgeletan egunez egun lan egiten dogu ikasleek aniztasunetik bizikide izaten ikasi dagien, gatazkak hartu-emonetik konponduz, danona dan etxea zainduz eta harremanen zirkulua zabalduz.
