Zorionak! Hamar sari First Lego Leaguen, robotika, zientzia eta teknologia uztartzen dauazan lehiaketan

EBI ikastegietan zorionekoak gara. Hamar sari lortu dabez EBI ikastegiek First Lego League txapelketan, Euskadiko mailan. Eskola kehiaketa zientzia, teknologia eta robotika uztartzen dauz eta Donostian, Bilbon eta Arrasaten egin da zapatu honetan, martiaren 4an. Sariak ikastetxe eta ikastoletan egindako diziplina honeetan lanaren erakusgarria da.

Zehatz:

  • San Fidel Ikastola. Lau sari eta Estatuko finalera. Lehen eta bigarren saria proiektu onenen artean eta robotaren diseinu eta portaeraren sariak.
  • San Felix Ikastola. Bi sari. Baloreen saria eta barrikuntzaren saria.
  • Begoñazpi Ikastola. Hiru sari. Proiektu zientifikoaren lehen saria; proiektu zientifikoaren bigarren saria, eta proiektu teknologiaren bigarren saria.
  • BeraKruz Ikastola: Bi sari. Baloreen saria eta barrikuntzaren saria.
  • Sagrado Corazon Ikastetxea: Baloreetan 2.saria

Lehiaketan parte hartuko daben 42 Ikastola eta ikastetxeetik zazpi Elizbarrutiko Ikastetxeak sarearen kide izan dira.  Zehazki: 

Artxandape Ikastola (Bilbao)

Avellaneda Ikastetxea (Sodupe)

Bera Kruz Ikastola (Markina)

Begoñazpi ikastola (Bilbao)

Sagrado Corazón Ikastetxea (Bermeo)

San Felix Ikastola (Ortuella)

San Fidel Ikastola (Gernika)

FIRST LEGO® League  kirol-ekimen formatua dauan nazioarteko txapelketa da eta horren helburua 10 eta 16 urte arteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak, sormen-espiritua eta barrikuntza bultzatzea dira.

Bi kategoriatan bananduta – FIRST LEGO League EXPLORE (6-9 urte) eta FIRST LEGO League CHALLENGE (10-16 urte)-, aurten taldeek ‘SUPERPOWERED’ erronkari heldu deutsie eta energia nondik datorren eta zelan banatu, biltegiratu eta erabiltzen dan aztertu dabe.

Comparte