Urrezko Maskorra ‘Igandeak’ filmarentzat, non Avellaneda Ikastetxeko ikasle batek antzezten dauan

Gure ikasleen arrakastek asko pozten gaitue. Gaurkoan Neizan Alonso zoriondu nahi dogu, Avellaneda Ikastetxeko ikaslea da eta “Igandeak” Donostiako Urrezko Mazkorra irabazi dauan filmeko aktoreetako bat. Avellanedako casting prozesu baten ondoren hautatua izan zan eta esperientzia ahaztezin hau bizitzeko aukera izan eban.

Irailean, Patronato Ikastetxeko eta Begoñazpi Ikastolako bi ikasleren lana eta ahalegina aitortu genduazan.

Alde batetik, Garazi Lanborena Patronato Ikastetxeko ikasleak Estatuko xake txapelketa irabazi dau eta munduko txapelketan parte hartuko dau Serbian. Pasio polit horretaz gozatzen jarraitzera!

Bestetik, Ane Bordagaray, Begoñazpi Ikastolako Batxilergo 2. mailako ikaslea eta Athletic Clubeko jokalaria, hautatu dabe FIFAko 17 urtetik beherako Emakumezkoen Munduko Kopa jokatzeko..