Urtero lez, Gabonak bere hitzorduagaz bat datozela iragartzen jaku nonahi. Zehatzagoak izateko, gero eta lehenago, gure kaleak, gure saltokiak eta abar eskaintza erakargarriez betetzen dira. Eskaintza horreek liluratu egiten gaitue eta Gabonetako sugarra itzaltzeko mehatxua egiten deuskue.
Argiak, presak, erosketak, ospakizunak. Eta, halan be, erdigunean zerbait apal eta boteretsua taupadaka dabil: Jainkoa ume bihurtzen da eta txikia izatearen, ahula izatearen garrantzia berraurkitzera gonbidatzen gaitu.
Alkartzeko garaia da; baina, batez be, emoten dauena baino gehiago emon daikeen gizatasun batekiko itxaropena barritzeko aukera da.
Garai zailak bizi doguz: desengainua, itxaropen falta, amorrua eta liskarra agertokiaren erdigunean dagozala dirudi. Halan be, Gabonek gogorarazten deuskue gure bihotzetan sortzen dan argi horrek batasunaren ikur izatera garamatzala, pertsonen, ideien edo sentsibilitate aniztasunetik adiskidetasunean bizitzea posible dala. Gure ikasleei, gure familiei eta gure munduari eskaini diezaiekegun Itxaropen ikurrik onena!


