Ortuellako San Felix Ikastolak UNICEF-en beste aitorpen bat jaso dau haurren eskubideen heziketan ikastegi erreferentea izateagaitik, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetarako.
EBI sareko Ortuellako ikastolak barriz be jaso dau aintzatespena. Euskadin saria daben ikastegi gutxietako bat da. Unicefek zehaztu dau, edizio honetan, 96 puntu lortu dauazala eta 3. maila lortzeko beharrezkoak diran baldintzak betetzen dauazala haurren eskubideetan hezkuntza ikastegi erreferente bezala.
Aitorpena azken urteotako lanaren fruitua da, ikastegiaren kudeaketa egokitzeko eta umeen eskubideak hezkuntza proiektuan txertatzeko.
“Bereizketa hori lortzea ez da iritsiera-puntua, baizik eta egunero ikastetxera joaten diran pertsona guztiak eskubideen garrantziaz eta hezkuntza eta gizartea eraldatzeko daben ahalmenaz jabetzeko pizgarria”, baieztatu dau Unicef-ek ‘Haurren Eskubideen Hazkuntzan Ikastetxe Erreferenteak’ ebazpenean.
Holan ba, umeen eskubideak sustatzea eta zabaltzea etengabeko konpromisoa da, eta, aitorpen hori ikastolaren hezkuntza-eraldaketarako tresna indartsua da.