Eskolako oporrak iristeagaz batera, atsedenaldi, deskonexio eta gozamenerako denbora bat hasten da milaka ume eta gazterentzat. Baina udak be aukera ugari eskaintzen dauz ikasten eta hazten jarraitzeko, ikasturtean zehar jasotako hezkuntza osatzen daben esperientzien bidez.
EBItik familiak hilebete honeek aprobetxatzera animatzen doguz beren seme-alaben garapen personalean lagunduko daben ohiturak eta esperientziak sustatzeko. Plazerezko irakurketa, naturarekiko kontaktua, jarduera fisikoa egitea, familiagaz eta lagunekaz partekatutako denbora edo alkartasun-keinu txikiak ikasgeletatik haratago doan ikaskuntzaren parte dira.
Uda interes barriak aurkitzeko aukera bat be bada, autonomia garatzeko, jakin-mina lantzeko eta ikasturtean zehar bizi izandakoari buruz hausnartzeko. Eguneroko esperientzia errazak, balioak eraikitzen, loturak sendotzen eta aukerak zabaltzen laguntzen dabenak.
Hezkuntza ez baita eskola-egutegira mugatzen. Alkarrizketa, bidaia, jolas eta besteekiko topaketa bakoitzean ikasten dogu. Horregaitik, EBIk hezkuntza-komunitate osoari atsedenez, esperientzia aberasgarriz eta pertsona gisa hazten jarraitzeko unez betetako uda opa deutsagu.




