Tradizioa eta ikaskuntza Santa Agedan eta Inauterietan

Data nabarmenak dira egutegian, eta, gainera, aitzaki paregabea tradizioan eta horren inguruko arlo gehiagotan sakontzeko. Agate Deunatik inauterietara, EBI sareko ikasleek jai honeen bereizgarriak diran ilusioa, motibazioa eta laguntasuna erakusten dabe.

Inauteriak ikastetxeak kolorez eta pozez betetzen dituzte baina ezin dugu ahaztu jaiak duen hezkuntza izaera. Hainbat arrazoi ezkutatzen dira ospakizun honen atzean. Lehendabizikoa, proiektuetan oinarritutako irakaskuntzan oinarritzen den hezkuntza ereduarekin harreman estua da.

Bai prestakuntzan zein ospakizunean, ikasleak prozesu sortzaile, musikal eta artistiko batean murgiltzen dira, beste abantaila batzuen artean.

Abidide asko daukaguz. Markinako Bera Kruz Ikastola jaia itzela iza da:

https://www.instagram.com/p/C3KF4nAoFEG/

Gainera, adibidez, Bilboko Artxandape Ikastolak eta Iparrragirre Ikastolak Bilboko Inauterietako haurren desfilean parte hartu dabe.

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/9419655/bideoa-haurren-desfilearekin-hasi-dira-ofizialki-bilboko-inauteriak/

Santa Ageda

Santa Agedako bezpera, Euskal Herri osoan bezala, data finkoa da EBI sareko eskola egutegian. Tradizioa, euskal kultura eta alkartasuna jardunaldi honen parte dira.

Horregaitik, ikastetxe eta ikastoletako ikasleak eta irakasleak gogotsu inplikatzen dira. Egunak daroez Cataniako santaren koplak entseatzen eta, bezpera eguna, makila lurraren kontra jotzeko unea da. Ikastetxe bakoitzak bere koplekaz, baina guztiek xede beragaz: gure kulturaren parte dan tradizio bategaz jarraitzea.

Baina alkartasun faktorea ahaztu gabe. Santa Ageda abestera kaleetara urtetea alkartasun kausetarako fondoak biltzea da, egoitzetako adinduei babesa adieraztea da, auzoak animatzea…

EBI-Elizbarrutiko Ikastetxeak- sareko ikastetxe eta ikastolek lan bikaina egin dabe. Zorionak!

Comparte