Talentua eta laguntasuna sustatzen dauazan ikasturte amaiera

EBIn, ikasturte amaiera hezkuntza-eztanda bihurtzen da, non ikasleen potentziala aximizatzen dauen. Proiektu barritzaileen eta jarduera sortzaileen bidez, ikasleak etorkizuneko erronketarako prestatzen dabezan trebetasunak, ezagutzak eta balioak sustatzen doguz.

Urte guztiko ahalegin eta lana saritzeko, zer hoberik ikasturte amaierako ibilaldi edota jardunak baino! Adiskidetasuna sendotuz, Ikastolatik kanpo ere poz-pozik ibiltzen dira ikasleak.

Hona hemen zenbait adibide:

ARTXANDAPE IKASTOLA

Hainbat jarduera aire zabalean ikasturteko azken txangoetan LHko ikasleentzat. Ikasturte zirraragarria izan da: une asko partekatu ditugu eta pertsona bezala aurrera egin dugu. Orain merezitako oporraldiaz gozatzeko ordua da.

AVELLANEDA IKASTETXEA

Ikasturte amaierako irteeretan ezin hobeto igaro zuten gure ikasleak! Jolasak, ekintzak, lagunak, poza…

BERAKRUZ IKASTOLA

LH6ko ikasleek Irrisarri Land-etik argazki hau bidali digute gure lagun Baxirekin!

IPARRAGIRRE IKASTOLA

Elikadura-ohiturak, elikadura osasungarria, txikiak diranetik hartzen dira. Eta, hezkuntza talde gisa, gure erantzukizuna be bada. Adibidez, Iparragirre Ikastolan, Haur Hezkuntzako txikiek horretan lan egin dabe.

LA INMACULADA IKASTETXEA

Haur eta lehen hezkuntzako ikasleek harrituta utzi gaituzte energiaz eta sormenez betetako jarduera harrigarriekin. Eskerrik asko guztioi posible egiteagatik eta egun berezi hau gurekin partekatzeagatik!

MARIA BITARTEKO IKASTETXEA

Gaur suhiltzaileak bisitatzera eta Lekeitioko hondartzara joan dira gure txikiak! Asko ikasi eta gozatu dute! 

PATRONATO SANTA EULALIA

Egun zoragarria Santillana del Marren 

SAGRADO CORAZÓN IKASTETXEA

Sopuerta Abenturako tirolinetan naturaz gozatu eta lagunekin abentura itzela bizi izan zuten ikasturte amaierako irteeran.

EBIn ikaskuntza ospatzen dogu. Ikasleek hiruhilekoan zehar ikasitakoa aurkezten deutsiee famiiliei. Holan lantzen dabe gaien ulermena, ahozkotasuna, motibazioa. Hemen, Bermeoko Sagrado Corazón.

SAN FIDEL IKASTOLA

Ur festa Europa parkean! Lehen Hezkuntza 1. eta 2. mailako ikasleek primeran pasatzen dute mugitzen eta aire zabalean jolasten. Dibertsioa eta eguraldi ona ikasturtea ixten joateko, egindako ahalegin guztiaren ondoren.

SAN JUAN IKASTETXEA

Gaur 6. mailako ikasleak Sopuerta Abenturara joan dira tirolinekin jolastera. Itzelako eguna pasatu dute!!!!

Comparte