Sopuertako San Viator Ikastetxea, Irakaskuntza Barritzailearen Europako Saria

EBI ikastetxe eta ikastolak zorionekoak dira. Hezkuntza barrikuntzak, elizbarrutiko hezkuntza taldearen bereizgarrietako bat, sarea maila gorenean jarri dau. Sopuertako San Viator Ikastetxeak Irakaskuntza Barritzailearen Europar Saria (European Innovative Teaching Award) eskuratu dau, hezkuntza sektoreko aintzatespen garrantzitsuenetako bat, Lanbide Heziketa kategorian. Saria SEPIE-k (Hezkuntzaren Nazioartekotzeko Zerbitzu Espainiarra) emoten dau, Europako Batzordeagaz lankidetzan.

San Viator Ikastetxeak ‘EUmob: Electric Urban Mobility’ proiektuagaitik jaso dau saria. Prestakuntza programa Danimarkako eta Erresuma Batuko ikastegiekaz lankidetzan jarri da abian,eta ikasleek auto elektrikoak diseinatzea ahalbidetu dau. Hainbat ikasturtetan garatutako proiektuak Tecnaliako automobilgintza sailaren lankidetza izan eban.

Sari europarrak prestakuntza praktika hau nabarmentzen dau ErasmusPlus programaren barruan, eta irakasleen eta hezkuntza ikastegien lana aitortzen dau. Dudarik gabe, albiste bikaina EBI hezkuntza sarearentzat.

Comparte