Somorrostro Ikastetxeko DBHko 2. eta 4. mailetako ikasleen bi STEAM proiektu saritu dabez A Coruñan egiten dan Open Science-ren V. edizioan, erreferentziazko zientziako eskola txapelketetako bat.
Somorrostroko ikasleak txapelketan sartu ziran Elhuyar Fundazioak antolatzen dauan Zientzia Azokaren azken bi edizioak irabazi eta gero.
Zehazki, proiektu sarituak ‘Behin betiko biodeokonsola’ eta ‘Eguzki hozkailu jasangarria’ izan dira. Epaimahaiak haren izaera barritzailea eta taldeen azalpenak eta aurkezpenak goraipatu dauz.