Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak sari barri bat jaso dau hezkuntza barrikuntzari –Quality Innovation Award (QIA)-, geletan ‘bullying’ kasuak agerian uzten dauazan proiektu aitzindari bategaitik. Jon Barruecok buru dauan proiektua Adimen Artifizialaren erabilpenean oinarritzen da geletan jazarpen kasuak detektatzeko teknologia giltzarri bezala.
Horretarako, algoritmoak garatzen lan egiten dauan gailu bat sortu da, jazarlearen, biktimaren eta behatzailearen rolak identifikatzeko, bullyinga detektatzeko proba zientifikoak aztertzeko, galderak hautatzeko eta test bat egiteko, BucovIA izenekoa (berezko definizio testa).
Quality Innovation Awarden XVI. edizioan 20 herrialde baino gehiagotako 728 barrikuntza proiektuk hartu dabe parte. Sari banaketa ekitaldia otsailaren 23an egingo da Almatyn, Kazakhstanen.