Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak bat egin dau Lehen Aukera programagaz, Lanbidek bultzatutako ekimenak 30 urte baino gutxiagokoen laneratzea mesedetzeko helburua dau.
Programa hau langabezian dagozan eta prestakuntza-arloan esperientzia gutxi edo batere ez daben gazteentzat diseinatuta dago, eta euskal enpresetan lehen esperientzia profesionala eskaintzea dau helburu.
Holan, ikastegia, bere lan-bitartekaritza sailaren bitartez, gogotsu aritu da gazteak eta enpresak babesten prozesu honetan. Taldea elkarlanean aritu da estutasunez 130 enpresa baino gehiagogaz, ahokularitza eskaini deutse talentu gaztearen bilaketan eta lagundu deutse laguntzen eskaeran. Ahalegin honi esker, laneratzeko 240 kontratu baino gehiago hitzartu dira, nagusiki Bizkaian, baina baita Araban eta Gipuzkoan be.
Somorrostrok, aldi berean, sendotu dau bere harremana euskal enpresekaz eta zubi zuzena eratu dau lan esparru eta esparru akademikoaren artean.