Somorrostro Siemensegaz aliatu da 5.0 Industriaren eraldaketa digitala sustatzeko

Siemensek eta Somorrostro Trebakuntza Ikastegiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dabe. Akordio horren bidez, multinazional alemaniarrak 5.0 Industriaren azken teknologien inguruko ezagutzak ikastegiaren esku ipiniko dauz. Somorrostrok eta EBI hezkuntza taldeak, kalitatezko irakaskuntza teknologikoagaz konprometituta eta merkatuaren eskakizunetara bideratuta, urrats bat harago egingo dabe Digitalizazio eta Automatizazio Industrialaren aldeko apustua eginez.

Aliantzak irakasleen prestakuntza, hezkuntza-materialaren hornidura, mintegi teknikoak eta I+G+b jardueren garapena biltzen dauz. Gainera, Siemensek merkatuko azken teknologiak Somorrostro Zentroaren esku jarriko ditu 5.0 Industriari forma ematen jarraitzeko asmoz. Siemensen helburu nagusia hezkuntza integrala eta kalitatezkoa sortzeko behar diren bitartekoak ematea da, lan-eskariei erantzuteko gai izango dena.

Somorrostro 75 urteko historia dauan ikastetxe Integratua da. 30 urte baino gehiago daramatza prestakuntza eskaintzen espezializazio handia eskatzen daben lanpostuetarako. Horregaitik, Siemensen laguntza izan dau Automatizazio eta Digitalizazioko ikastaro espezifikoak emoteko Lanbide Heziketako (LH) ikasleei, prestakuntza espezifikoa bermatzen jarraitzeko asmoz. Akordioak gizartearentzat ekarriko dauzan onura ugarien artean, garrantzitsuena 5.0 industriarako bidean aurrera egitea da.

Comparte