Somorrostro Prestakuntza Zentroak Euskalit Kudeaketa Aurreratuko beste sari bat jaso dau

Muskizko Somorrostro Prestakuntza Zentroak, EBI sarekoa, Euskalit Kalitaterako Euskal Fundazioak emoten dauan Kudeaketa Aurreratuko beste sari bat jaso dau, kasu honetan ‘Gizarte’ mailan.  

Iaz, Somorrostro Prestakuntza Zentroak ‘Urrezko A’ jaso eben, euskal erakunde batek jaso daikeen aitortzarik gorenena bere kudeaketa praktiken kalitateagatik. Orain, aintzatespen honegaz, Euskalitek agerian jarri dauz ikastegiak aurkeztutako hiru praktikak ‘role model’ hartuz: ‘Irakasleen eta ikasleen konpromisoa’, Enplegurako sarreraren ikastegian zeharko lansartzea sustatzea’ eta ‘Gizarte Balantzea’. 

Aintzatespen horrek balioa emoten deutso ikastetxeek hainbat arlotan (estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea eta barrikuntza) egiten daben kudeaketaren kalitate-prozesuari.

Comparte
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp