Muskizko Somorrostro Prestakuntza Zentroak eta Ortuellako San Felix Ikastolak, EBI sarekoak biak, Euskalit Kalitaterako Euskal Fundazioak emoten dauazan Kudeaketa Aurreratuko sariak jaso dabez.
Zehazki, Somorrostro Prestakuntza Zentroak ‘Urrezko A’ jaso dau, euskal erakunde batek jaso daikeen aitortzarik gorenena bere kudeaketa praktiken kalitateagatik.
San Felix Ikastola, barriz, urrezko Agaz aitortua izan zan aspaldi –aintzatespen hori jasotzen eban lehen hezkuntza zentroa izan zan -, eta oraingoan pertsonen kudeaketagatik beste aitorpen bat jaso dau, bere proiektuaren kalitatea sendotuz.
Aintzatespen horrek balioa emoten deutso ikastetxeek hainbat arlotan (estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea eta barrikuntza) egiten daben kudeaketaren kalitate-prozesuari.