Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak Marcelo Gangoiti saria emon deutso Portugaleteko ANTEC enpresari

Portugaleteko ANTEC enpresak, aerosorgailuentzako balazten diseinuan eta fabrikazioan munduko konpainia liderrak, ‘Marcelo Gangoiti’ XXVI. saria jaso dau bariku honetan, urtarrilak 27, Somorrostro ikastegian ospatu dan ekitaldian. Somorrostro Ikastegiak antolatzen dau sari banaketa Eusko JaurlaritzaSPRI, Bizkaiko Foru Aldundia eta CEBEKen laguntzagaz.

Ekitaldian izan dira Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia; Kerman López, Bilboko Elizbarrutiko bikario nagusia; Mikel Amundarain, Industriako sailburuordea, Estibaliz Hernáez, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea eta Ainara Leiba, Muskizko alkatea, besteak beste.

Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak, Marcelo Gangoiti sariaren bidez, enpresek zonaldearen suspertze ekonomikoaren alde egindako apustua aitortzen dau. Inbertsio sorkuntzaren aldeko apustua, barrikuntza edo gizarte erantzukizuna dira epaimahaiak enpresa irabazleari buruz azpimarratzen dabezan alderdietako batzuk.

Saribanaketan, bikario nagusiak Marcelo Gangoiti abadearen baloreak agerian ipini dauz eta, hórrela, egungo hezkuntzaren etorkizunarekiko konpromisoa azpimarratu dau. Ganera, Rementariak sariaren garrantzia nabarmendu dau talentua indartzen dabelako. “Talentuan inbertitzea, ongizatean inbertitzea da”, esan dau.  

ANTEC empresak fabrikazio-plantak ditu Txinan eta Brasilen; 50 herrialde baino gehiagoko merkataritza-sarea dau, eta horien artean Frantzia, Alemania, Estatu Batuak edo India nabarmentzen dira. 2006tik, kanpoko merkatuetan ezartzeko fasea hasi zanetik,  Antec  munduko  ekoizpen  eolikoaren % 80az arduratzen diran hamar konpainietatik zazpiren hornitzaile gisa sendotu da. Gaur egun, milioi erdi ANTEC balazta baino gehiago mundu osoko turbina eolikoetan funtzionatzen ari dira.

Comparte