Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak Marcelo Gangoiti saria emon deutso Lointec enpresari

Loitek enpresak, landare termosolarretarako lurruna sortzeko sistemen munduko erreferente gisa,  ‘Marcelo Gangoiti’ XXVIII. saria jaso dau bariku honetan, urtarrilak 31, Somorrostro ikastegian ospatu dan ekitaldian. Somorrostro Ikastegiak antolatzen dau sari banaketa Eusko JaurlaritzaSPRI, Bizkaiko Foru Aldundia eta CEBEKen laguntzagaz.

Saria Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eta Jon Ansoleaga SPRI Taldeko zuzendari nagusiak eman zieten Serafín, Javier eta José Antonio Loroño anaiei.

Kerman Lopez, Elizbarrutiko bikario nagusia; Ivan Miñambres, Portugaleteko zinema-ekoizleak, parte hartu dabe ekitaldian, eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak emon deustso amaiera.

Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak, Marcelo Gangoiti sariaren bidez, enpresek zonaldearen suspertze ekonomikoaren alde egindako apustua aitortzen dau. Inbertsio sorkuntzaren aldeko apustua, barrikuntza edo gizarte erantzukizuna dira epaimahaiak enpresa irabazleari buruz azpimarratzen dabezan alderdietako batzuk.

Hain zuzen be, bikario nagusiak Bilboko elizbarrutiaren 75. urteurreneko eslogana gogoratu dau: “Mesede egingo dauan Elizagaz amesten dogu”.

Comparte