Somorrostro irakas-guneak Energiaren Teknologien Hub-a inauguratu dau

EBI sareko Somorrostro irakas-guneak, Energiaren Teknologien Hub barria inauguratu dau, trantsizio energetikoari lotutako proiektuen prestakuntzara eta garapenera bideratutako gune barritzailea.

Ekipamendu barri horri esker, ikasleek esparru estrategikoetan prestatu ahal izango dabe, halan zelan energia barriztagarrietan, mugikortasun elektrikoan, digitalizazioan edo sare adimenduetan, eta Lanbide Heziketaren eta industriaren benetako beharren arteko lotura indartuko dau.

Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz bultzatutako proiektuak talentua, barrikuntza eta hezkuntza eta enpresa arloen arteko lankidetza sustatzea dau helburu, eta inguruaren garapen teknologiko eta iraunkorrari lagunduko deutso.

Ekimen honegaz, Somorrostrok etorkizuneko erronkei aurre egiteko Lanbide Heziketa barritzaile, praktiko eta prestatu baten aldeko apustua egiten jarraitzen dau.