Anna Ruiz, Ariane Molaguero eta Tania Fernández, Somorrostroko Administrazio eta Finantzetako ikasleak, Bizkaiko Lanbide Heziketako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko ENPRESARI PROGRAMAREN XXII. edizioko finalistak suertatu dira, eta 500€-ko saria irabazi dabe.
Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatua izan zan pasa dan astelehenean, ekainaren 12an, ospatutako ekitaldiaren burua, Bilboko Azkuna Zentroan.
Kultura ekintzailea EBI ikastetxeen hezkuntza-planen parte da, lan-merkatua ulertzeko eta bertan integratzea errazteko.