EBI Hidrogenoaren Euskal Korridorearen parte izango da Somorrostro Heziketa Eskolaren bitartez. Egitasmo horrek “aldaketa ekarriko dau eredu energetiko eta ekonomikoan, energia, mugikortasuna, industria eta zerbitzuak lako sektore estrategikoetako deskarbonizazioan aurrera egiteko”.
Industria Ministerioa, Petronor, Mondragon Unibertsitatea, besteak beste, parte hartuko dabe ekimen honetan. Modu honetan, Somorrostro Heziketa Profesionaleko eskola bakarra da proiektuan, eta hezkuntza mundutik energia eredua aldatzen lagundu nahi dau.
Heziketa eskainiko jake hidrogenoaren teknologiei lotutako karrera profesionalari ekin gura deutsen gazteei eta euren garapen eta enplegagarritasuna teknologia honeen ezagutzagaz bultzatu gura daben profesionalei. ‘Hidrogenoaren Bide-orria Espainian’, dalakoaren edo ‘Hidrogenoaren Euskal Korridorea’, dalakoaren barruan jasotzen dira jarduera honeek, izan be, besteak beste, hidrogenoaren teknologien inguruko ikasketak sartu gura dira unibertsitate mailan dagozan titulazinoetako heziketa-egitasmoetan eta gradu ertain eta goiko heziketa zikloetan, hidrogenoaren sektorearen ezagutza eta garapenari zuzendutako berariazko titulazinoak ezinbestekoak dirala aztertuta.