Somorrostro Ikastegiak beste sari bat lortu dau Kudeaketa Aurreratuan barrikuntzari esker

Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak beste sari bat lortu dau Kudeaketa Aurreratuan, orain ‘Barrikuntza’ elementuan, Euskaliten eskutik.

Urrats barria eta handia hezkuntzaren kalitatean.  Izan be, ikastetxea Euskalitek ematen dauazan bost elementuetako (Gizartea, Estrategia eta Barrikuntza) hiru sarirekin aintzatespen gehien jaso dauazan hezkuntza-erakundea bihurtu da.

Iaz Somorrostro Prestakuntza Ikastetxeak Estrategia elementuaren saria jaso eban eta daula 2 urte  ‘Urrezko A’ jaso eban, euskal erakunde batek jaso daikeen aitortzarik gorenena bere kudeaketa praktiken kalitateagaitik.

Aintzatespen horrek balioa emoten deutso ikastetxeek hainbat arlotan (estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea eta barrikuntza) egiten daben kudeaketaren kalitate-prozesuari.

Comparte