Somorrostro, gazte enplegurako eredu

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Lan Berri programaren laugarren edizioko parte-hartzaileak aurkeztu dira zentroan. Somorrostrok HETEL elkartearen eskutik parte hartzen du, 30 urtera arteko gazteei lan-merkatuan sartzen laguntzeko orientazio, prestakuntza eta bitartekotza ibilbide baten bidez, laneratzea lortzeko helburuarekin.

Aurreko hiru edizioetan lortutako enplegagarritasun maila oso arrakastatsua izan da, % 80, % 100 eta % 90eko laneratze datuekin hurrenez hurren, eta arrakasta hori errepikatzea espero dute edizio honetan parte hartzen duten Goi Mailako 10 ikasleek.

Comparte