Snoezelen ikuspegia Iparragirre Ikastolan

Iparragirre Ikastolan urte biko umeek ikusten, ikutzen, dastatzen, usaintzen, entzuten dabe. Zentzumenen bitartez ikasten dabe. Snoezelen ikuspegia da, estimulazio multisentsoriala bilatzen dauan eremu pedagogikoa, esperimentatzeko, sortzeko eta imajinatzeko, holan, euren pentsamendua eta hezkuntza aberastuz.

Bilboko urigunean kokatutako EBI sareko ikastolak, eredu pedagogiko hausle hau ezarri dau ikaskuntza bultzatzeko urte biko adin erabakigarrian, non inguruan daben mundua sumatzen hasiko diran. Gainera, behar berezietako umeek laguntza jasoko dabe. Ikastola hiruhileroko zeharkako proiektuetatik abiatzen da, urtaroak oinarri izanik. Honeen bitartez, ikasgelatik esperimentaziora igaroko dira, ikasitakoa egiaztatzeko bizipenetik.

Holan dalan, saio bakoitzeko bost ume besterik ez dabezan talde txikietan, esperimentatzen eta manipulatzen dabe… ongizaterako eta erlaxaziorako giro batean.

Gela multisentsoriala da –Snozelen gela- eta jarraikortasuna emoten deutso ikasgeletan hasitako proiektuei. Ume guztiak 12 egunean behin joango dira Snozelen gelara, bertan, zentzumenak landuko dira umeen zentzumen esnatzea bultzatzeko urteko urtaroen bitartez.

Horretarako, zer gertatuko dan ulertzen lagunduko deutsiezan errutinak ezarriko dira eta hainbat pizgarri sartuko dira, gutxienetik gehiagora. Ikusmen eta entzumen seinaleetatik, zuhaitzak eta hostoen erortzea adibidez… manipulazio eta esperimentaziora, hosto lehorrekaz, pinaburuekaz, makilekaz… erlaxaziora eta ongizatera heltzeko… ulertu daikeen errealitate batera –orain udazkena- hurbilduko deutsen prozesua. Eta andereñoak, hamen, instruktoreak bihurtzen dira, txikien gidari, orain, euren ikaskuntzaren benetako protagonistak dira.

Comparte