Snoezelen ikuspegia EBI sarean zabaltzen da

Snoezelen ikuspegia EBI sarean zabaldu da. Iparragirre Ikastolak, San Felix Ikastolak eta, orain, Elorrioko Maria Bitarteko Ikastetxeak badabe metodologia hori, umeen ongizatea eta zentzumen-estimulazioa bultzatzen dauana.

Esparru pedagogiko barritzaile honek bere oinarrizko beharretatik abiatzen da, eta zentzumenen bidez ikastea dau helburu. Esperimentatu, sortu eta imajinatu egiten dabe, eta, holan, euren pentsamendua eta heziketa aberasten dabe. Elkarrekintza sustatzeak euren burua eta inguruko mundua ezagutzen laguntzen deutse.

EBI sareko ikastetxe eta ikastolek Snoezelen eredua barne hartu dabe adin erabakigarrian ikasketa sustatzeko, ume bakoitzaren erritmoa errespetatuz, elementu eta metodologia aktiboen bidez zentzumen guztiak pizteko eta garatzeko.

Comparte