Zezeilaren 4an, Euskal Herriko hainbat herri eta uritan Santa Ageda bezpera ospatzen da, herriko kulturan sakon errotutako herri ohitura. Egun horretan, persona taldeak kalez kale eta auzoz auzo ibilten dira kopla tradizinonalak kantetan, makilekin lurra jotzen daben bitartean, jaiaren etorrera iragarriz eta belaunaldiz belaunaldi transmitidutako tradizinoari eutsiz.
Praktika honen sustraiak antxinako ospakizunetan dagoz, urtaro-aldaketari eta lurraren barrikuntza eta esnatzea sinbolizatzen eben erritual komunitarioei lotuak. Denporak aurrera egin ahala, tradizinoa kristinau egutegian integradu zan, Santa Ageda egunagaz lotuz, nortasuna, alkarbizitza eta parte-hartze komunitarioa uztartzen dauzan adierazpen kultural bihurtuz.
Elizbarrutiko Ikastetxeak (EBI) sareko ikastetxeek be bat egin eben ospakizun horregaz eta kalera urten ziran, makila eskuan abestera, ikasleak inguruko kultur ohitura eta ondarera hurbiltzeko.
Ekimen horien bidez, EBIko ikastetxeek tokiko tradizinoak ezagutzea sustetan jarraitzen dabe, eta, horretarako, kultura ikasleen hezkuntza integralaren funtsezko zati gisa transmititzea eta bertako kide izatea sustetan dabe.



