San Viatorreko ikasleek beren prestakuntza bultzatzen daben nazioarteko esperientziak bizi dabez

San Viatorreko Oinarrizko Lanbide Heziketako lau ikaslek Bruselasen esperientzia paregabea bizitzeko aukera izan dabe EUCLASS Alliance proiektuari esker. Proiektu horrek Europako herritartasuna Lanbide Heziketako ikasleengana hurbiltzen dau.

Bost egunez, ikasleek Europako Parlamentua, Europako Historiaren Etxea eta Europar Auzoa bisitatu eben; Europar Batasuneko erakundeek zelan funtzionatzen daben gertutik ezagutu eben. Bisitaldiez gan, nazioarteko taldeetan lan egin eben, Europaren historiari, Europako herritartasunari eta Lanbide Heziketak kontinentearen etorkizunean izango dauan eginkizunari buruzko gogoeta eginez.

Nazioarteko mugikortasuna San Viatorren apustu handienetako bat izan da ikasturte honetan. Aurrerantz+ proiektuaren bidez, Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Zereginen Ikaskuntzako Ataleko ikasleek praktikak egin dabez Portugaleko enpresetan, eta beste ikasle batzuek prestakuntza-egonaldiak egin dabez Finlandian, Txekiar Errepublikan eta Portugalen, beren gaitasun profesinonal eta personalak nazinoarteko inguruneetan zabalduz.

Esperientzia horreek San Viatorrek eta EBIk munduari irekitako Lanbide Heziketagaz daben konpromisoa, ikasleei ikasteko, hazteko eta ingurune gero eta globalago baterako prestatzeko aukerak eskaintzen deutsezana.