EBI sareko Sopuertako San Viator ikastetxea ZUBIA BIZKAIA programan parte hartzeko hautatu da. BBKren laguntzagaz sustatutako proiektu pilotua da, eta adikzioekaz lotutako jokabide problematikoen prebentziora, detekziora eta esku-hartzera bideratuta dago Lanbide Heziketako ikasleen artean.
Etorkintza Fundazioagaz alkarlanean garatutako ekimenak arreta espezializatua ikastetxeari hurbiltzea ahalbidetuko dau. Terapeuta bat astero joango da San Viatorrera, behar daben ikasleei orientazio eta jarraipen pertsonalizatua eskaintzeko. Gainera, proiektuak doako arreta aurreikusten dau 18 urtetik beherako ikasleentzat eta hareen familientzat, esku-hartze zabalagoa behar danean.
Lankidetza horren bidez, San Viatorrek indartu egiten dau ikasleen ongizateagaz, inklusioagaz eta laguntza integralagaz dauan konpromisoa, arrisku-egoerak garaiz detektatzen lagunduz eta hareen garapen pertsonal, hezitzaile eta sozialean lagunduko daben baliabideak eskainiz.

