Orain dala hilebete batzuk jakin zanez, EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxea Europa mailan aukeratu eben bertan aurkeztu eta koordinatutako SAAM (Supporting Alliance for African Mobility) egitasmoa garatzeko. Egin dabe lehenengo bidaia Cabo Verdera bazkideakaz hartu-emona izateko, Covid-19aren eraginez, 2020an bertan behera itzi behar izan ebezan-eta irakasleen joan-etorri guztiak. Azaltzen dabenez, “bazkideen artean mugikortasunean adituak diranak aukeratu dira ikastetxeen, euren lankide diran erakundeen, ikasleak praktikak egitera bialtzen dabezan enpresen, e.a., hasierako azterketa egiteko”.
Marco Sebastiani San Viator ikastetxeko kidea eta egitasmoan esku-hartzen dauan beste alkarte bateko beste lagun bat joan dira Afrikara lehenengo aldiz SAAM egitasmoa dala-eta eta astebete emon dabe Praia Cabo Verdeko uriburuan, EHTCV LHko ikastetxea (Ostalaritza eta Turismorako Cabo Verdeko eskola) bisitatuz. Euren esanetan, “ondo hornitutako eta heziketa-egitekoan konprometitutako irakasleak aurkitu doguz. Aipagarria da, irakasleek zein ikasleek eskaini deuskuen arreta”. Bidaian, batzarrak izan dabez Espainiako enbaxadoreagaz, Portugaleko enbaxadoreagaz eta Batasun Europarraren Cabo Verdeko enbaxadoreagaz egitasmoaren barri emoteko eta bertan esku-hartzea eskatzeko eta euren praktikak egitera Europara joan daitekezan ikasleei emon gura jaken aurkereaz jabearazteko. Cabo Verdeko Lan eta Finantzen Ministerioa eta Luxenburgoko enbaxadorea be bisitatu dabez. Adierazo dabenez, “herrialde bikaina eta herritar bikainak aukitu doguz, benetako paradisua eta bertan egitasmoa finantzatzen dauan Batasun Europarrari lagungu gurako geunskio egitekoa aurrera eroanez, Europatik harago zabalduo dan mugikortasunen egitaraua (Erasmus+) ezarriz”.
SAMM
Adituen, irakasleen, teknikoen eta ikasleen mugikortasunen bidez hainbat afrikar herrialdetan LHren azterlana egiteko helburuagaz sortutako egitasmoa da. Honen bitartez, informazinoa helarazi gura jako Batasun Europarrari, etorkizunean LH ikasleei kontinente arteko mugikortasunean oinarritutako jarduerak aurkezteko.
Lau urtez, SAAM egitasmoak 300 ikasle baino gehiago mobiduko ditu; Afrikako ikasleak Europara etorriko dira ekimen honen bidez. San Viator ikastetxeak (Hetel sareko kide da) koordinatzaile lanak egiten ditu Europako zortzi herrialdetako –Belgika, Frantzia, Alemania, Grezia, Italia, Finlandia, Portugal eta Espainia- eta Afrikako hamazazpiko –besteak beste, Kamerun, Sudan, Kenya, Liberia, Benin, Eritrea edo Nigeria- 32 alkartez osatutako alkarte honetan. Lanbide eta gazteen heziketarako Europako erakunde honeen barruan, LHrako ikastegi nazionalak, heziketa Europa osoan bultzatzen daben erakundeak eta gertuagoko sareak –Ikaslan- dagoz.