SAAM (Afrikako Mugikortasunerako Aliantza) proiektua, Europako Batzordeak sustatu eta Sopuertako San Viator Ikastetxerak gidatutako ekimena, azken hilabeteetan garatu da, ia lau urtez Afrikako 400 ikasle eta irakasle inguru Europa osoko Lanbide Heziketako hainbat ikastetxetara iristea bultzatu ondoren.
EBI San Viator Ikastetxeak, Mundus elkartearekin batera, proiektuaren ondorioak eta hausnarketak aurkeztu dauz Euskalduna Jauregian, Kerman López Bilboko bikario nagusiak, María Gómez Ortueta Eramus+en Espainiako ordezkariak eta Rikardo Lamadrid Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailekoak, besteak beste, parte hartu dabezan jardunaldian.
Proiektuak aukera ematen deutsie Afrikako 36 herrialde arteko ikasleei Europa osoko Lanbide Heziketako ikastetxeetan prestatzeko eta, aldi berean, enpresetan praktikak egiteko, eta horrek nabarmen hobetzen dau euren ikaskuntza. “Lortutako onurak oso nabarmenak dira. Malawiko taldeak San Viatorrera heldu eta Mugikortasun Elektrikoa ikasi eban, eta Malawira itzultzean zuzenean bertako enpresa bat kontratatu eutsen “, azaldu dau Begoña Intxaurraga San Viator enpresako Nazioartekotze arduradunak.
Izan be, ateratako ondorioen artean, Lanbide Heziketak Europan izan dauan eragin positiboa nabarmendu dabe arduradunek. “Gure ikastetxeetako prestakuntzak bere curriculuma katapultatzen dau, bai ikasleentzat, bai gure ikastetxeetan trebatzen diran irakasle afrikarrentzat”, adierazi dau Arechagak.
Proiektuak “online” jarraipena izango dau inplikatutako ikastetxeen artean. SAAM Network izeneko sare digitalari esker, ikasleek eta inplikatutako ikastetxeek harremanetan jarraituko dabe etorkizuneko aukeretarako.