San Viator Ikastetxeak Europako hiru toki ezarri dauz Erasmus+ topera baliatzeko

EBIko ikasleak Europaz blai dagoz, kulturaz, hizkuntzez, euren ezagutza eta gaitasunak handitzeko beste moduez. Hainbat adin eta hezkuntza etapatako neska-mutilak Eramus + programa europarrean murgilduta dagoz aste honetan, hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirola bultzatzeko Europar Batasunaren programan.

Orain, Sopuertako San Viator Ikastetxeko ikasle eta irakasleek Europan zehar bidaiatu dabe hainbat helburukaz.

Adibidez, Oinarrizko LHko 2. mailako hainbat espezialitateko ikasleak  -Automobilaren konponketa, elektrizitatea, mekanizazioa eta merkataritza- Maltan dagoz Erasmus+ praktikak burutzen. Ikastetxeko irakasleak dagoz eurekaz.

Gainera, DBH 4ko zenbait ikasle Rodasen (Grezia) dagoz, Erasmus + programaren EuroCitizens proiektuagaz, Europako beste ikastegi batzuekaz batera. Helburua Europako herritarren zientzia komunitate bat ezartzea da.

San Viatorreko ZIA eta LHko irakasleak Bukarestera (Errumania) joan dira Bukaresteko Unibertsitatean Pedagogiari eta Inklusioari buruzko prestakuntza jasotzeko, GIVE Erasmus+ proiektuaren barruan.

Comparte