San Juan Ikastetxeko 11 urteko ikasle batek eskola jazarpenaren aurkako ipuin bat argitaratu dau

Iria Muskizko San Juan Ikastetxeko 11 urteko ikasleak bere lehen lana argitaratu dau. Babadi-bú argitaletxeak idazle gazte honen ipuina sartu dau haren Chanquetes bilduman, “benetan etorkizun handiko talentua” eta  “idazle handiak izateko ilusioa” daben umeek idatzitako “maisulan txikien” sorta bat .

Zehazki, “El dragón orejón” izenburua dauan kontakizunak, desberdintasunaren onarpena, zaren modukoa izatearen ausardia edo errespetua bezalako baloreak jorratzen dauz. Liburuaren salmentaren mozkinen %10 bi fundaziori emotea eskatu dau Iriak: Huellas de Solidaridad eta Apasos Bilbao.

DEIA egunkariak erreportaje interesgarria egin dau:

https://www.deia.eus/bizkaia/ezkerraldea-enkarterri/2021/09/25/iria-nina-11-anos-publica/1153670.html

Comparte