San Juan Ikastetxeak robotika sartu dau Lehen Hezkuntzan

Muskizko San Juan Ikastetxeak robotika ikasgaia sartu dau Lehen Hezkuntzan, azken urteotan kode informatikoa eta bideojolasen programazioa landu eta gero.

Holan dalan, ikastetxeak STEAM diziplinen irakaskuntza hobetu dau. Proiektuetan oinarritatutako hezkuntzagaz batera, ikasleen gaitasuna arazoen ebazpenean bultzatu eta haien sormena, ikerketa edo ulermena sustatuko dau, hezkuntza robotikaren beste abantaila batzuren artean.

Lego Wedo 2.0 eta Scrach programazio bisualeko hizkuntzen bitartez, ikasleak gai izango dira hainbat funtzio dauazan robot bat diseinatzeko eta programatzeko. Gainera, neska-mutilak alkarlanean arituko dira eta teknologia barriekaz, jolasekaz edo gamifikazio sistemekaz ikaskuntza hobetuko dabe.

San Juan Ikastetxeak, EBI sareko beste ikastegiek bezala, metodologia aktiboen aldeko apustua hobetu dau, etorkizuneko belaunaldiak modu ezin hobean prestatzeko.

Comparte