San Fidel Ikastolak hezkuntza eta konpromisoz betetako 125 urte bete dauz

San Fidel Ikastolak, EBI sareko ikastolak, bere 125. urteurrena ospatzen dau. Ibilbide horrek sendotu egiten dau bere ingurunean hezkuntza erreferente gisa eta Bizkaiko hezkuntza historiaren parte aktibo gisa be.

Mende bat baino gehiagoan, San Fidel Ikastolak gizarte- eta hezkuntza-aldaketetara egokitzen jakin izan dau, beti be hezkuntza integrala, hurbila eta kalitatezkoa lortzeko konpromisoari eutsiz, ikasleen garapen pertsonal eta akademikoan oinarrituta. Bere ibilbideak Euskadiko irakaskuntzaren bilakaera islatzen dau, sorreratik gaur egunera arte.

Ospakizun ekitaldien barruan, hezkuntza komunitateak Gernikako Arbolaren kimu bat landatu dau, hezkuntzaren, kulturaren eta lurraldearen arteko lotura indartzen dauan esanahiz betetako keinua. Ekitaldian instituzioetako ordezkariek, irakasleek, ikasleek eta familiek parte hartu eben, ikastetxearen ibilbideari eta komunitatean dauan sustraitzeari balioa emon eutsan ospakizunean.

Ospakizun honegaz, San Fidel Ikastolak eta EBI sareak hezkuntza baten aldeko apustua egiten jarraitzen dabe, bere balioei leial eta etorkizuneko erronkei irekia.