San Fidel Ikastola, hautatua lurzoruaren osasuna hobetzeko ikerketa proiektu europarrerako

San Fidel Ikastola hautatua izan da lurzoruaren osasuna hobetzeko ICOSHELLS ikerketa eta berrikuntza proiektu europarrerako. Itxaso Garteizaurrekoa eta Irantzu Olarreta irakasleak Goteborgera (Suedia) joan dira hasierako bilerara.

Lurzorua funtsezkoa da Lurreko bizitzarako, baina EBko lurzoruen % 60 eta % 70 artean osasungaitzat jotzen dira kutsaduragatik, urbanizazioagatik eta nekazaritza intentsiboagatik, klima-aldaketak larriagotutako baldintzak baitira.

ICOSHELLS proiektuaren #helburua da lurzoruaren kutsadura murriztea, biodibertsitatea handitzea eta kontinente osoan lurzoruari buruzko ezagutzak hobetzea 2030erako.

Harro egoteko modukoa da: Europan erreferenteak diran ikastegiak daukaguz.  Gernikako San Fidel Ikastolak mugarri barria lortu dau.

Comparte