Ikastolak “V.E.C ikastola” (Lotura Emozional Kontzientea) titulua lortu dau.
Metodologia aktiboetan eta arkitektura pedagogikoan erreferente dan Meatzaldeko Ikastolak mugarri barri bat gehitu dau, gure gizartearen erronka garrantzitsuenetako batean, hezkuntza emozionalean, erreferente izanik.
Errekonozimendua San Felixen proiektuaren funtsezko ardatz bati lotuta dago: pertsonekiko kudeaketa. Aitor Elorriaga zuzendariaren esanetan, “hezkuntza gehiago doa sentitzetik, esperimentatzetik eta laguntzetik; guztion artean pertsona izan behar dugu ardatz. Emozioak lehenesteak gizarte osasuntsuagoa eta seguruagoa sortzen lagunduko digu”.
Prestakuntza, emozioak kodetzea, tutoretza-ekintzako planak eta pertsonei harrera egitea funtsezkoak dira Emotional Network-en eskutik San Felixek jaso dauan egiaztapen garrantzitsua lortzeko. Aritz Anasagasti eta Roberto Aguado psikologoek eta emozioetan adituek akreditazioa bermatu dabe, ikastola erreferente emozionaltzat hartu baitabe.
Haurren eskubideak
Gainera, Unicefen Gobal Haurren eta Herritarren Eskubideetan Hezteko Zentro Erreferente izendatu dabe aurten be San Felix Ikastola. GKEak haurren eta nerabeen eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektua izateagaitik banatzen du saria.