San Felix Ikastolak Aladina Fundazioaren aldeko IV. Lasterketa Solidarioa ospatu dau

EBI sareko San Felix Ikastolak, Lasterketa Solidarioaren edizio barri bat antolatu dau, kirola, bizikidetza eta konpromiso soziala uztartzen dauazan ekimena.

Jardunaldi solidario honen IV. edizioa joan dan maiatzaren 22an ospatu zan, eta adinaren arabera egokitutako hainbat ibilbide izan ebazan. Ibilide horietan ikasleek, familiek eta hezkuntza-komunitateko kideek parte hartu eben, jai eta parte-hartze giroan.

Dorsal solidarioen bidez bildutako dirua Aladina Fundaziora bideratu da, minbizia daben haur eta nerabeen eta hareen familien bizitza hobetzeko lan egiten dauan erakundera.

Lasterketez gain, jarduera osogarriak be antolatu ziran, halan zelan musika, zozketak eta parrillada bat. Holan, hezkuntza komunitate osoaren arteko topaketa eta lankidetza gunea izan zan.