Sagrado Corazón Ikastetxeak etorkizuneko hezkuntza aztertu dau Deustuko Unibertsitatean

Bermeoko Sagrado Corazón EBI Ikastetxeak “XXI. mendeko Hezkuntza Erronkak” lehen jardunaldian parte hartu dau. Deustuko Unibertsitateak antolatu dau, Bizkaiko campusean, hezkuntzaren etorkizunari heltzeko, bai irakasleen bai ikasleen ikuspegitik.

Estibaliz Lancho eta Arkaitz Zendagorta Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxeko irakasleek “Emozioen kudeaketa: nola maneiatu eta ulertu emozioak eskola eremuan” izeneko hitzaldia eman dabe. Bermeoko ikastetxeak, EBI sareko beste ikastetxe batzuek bezala, urteak daroaz kudeaketa emozionaletik hezten, funtsezko tresna baita ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari ekiteko.

Unesco Etxeko eta Gironako Princesa Fundazioko kideek, Berritzegune Nagusiko eta Innobasqueko arduradunek eta Deustuko Unibertsitateko adituek be parte hartu dabe jardunaldian. Landutako alderdien artean, emozioen kudeaketaz gain, profesionalek sakondu eben gaitasun intelektual handietan, irakaskuntzako gaitasun digitalean edo GJHetarako hezkuntzan eta 2030 Agendan.

Comparte