Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxea, 120 urte hezkuntzan etengabeko hobekuntza bultzatzen

120 urte igaro dira Karitateko Vedruna Karmeldarrak Bermeora iritsi ziranetik Sagrado Corazón-eko lehen ikastetxea sortzeko, Bizkaiko ikastegi zaharrenetako bat izanik. Denpora honetan guztian aldaketa eta erreforma handiak jasan dauz, hala nola ikastetxe misto bihurtzea, hasieran neskentzat bakarrik baitzan. 2007-2008 ikasturtetik aurrera, EBI sarean sartu zan, eta dagoeneko 16 urte dira hezkuntza alkarregaz bultzatzen.

Haatik, ateetatik kanporako bilakaera ezeze, metodologia be aldatu da. Proiektuak funtsezko tresna bihurtu dira konpetentzia teknikoak eta zeharkakoak eskuratzeko. Ikasleak dira euren ikaskuntzaren protagonista, eta motibazioari esker ulermen handiagoa lortzen dabe.

EBI sarea Harvardeko Unibertsitateko Project Zero-ren eskutik datorren metodologia barritzaile honen ezarpenean aitzindaria da. Sagrado Corazón-ek dauala hamarkada bat baino gehiago ezarri eban eta, bere urteurrenean, Bizkaia Irratiak irakasleei, familiei eta ikasleei hitza eman nahi izan eutsen martxan dagoan hezkuntza plana erakusteko. Ikasjaien antolaketa horren adibide argia dira, non familien aurrean landutako proiektuak aurkezten dabezan.

Hemen entzungai: https://bizkaiairratia.eus/podcast/sagrado-corazon-ikastetxean-dagozan-hainbat-proiektu-ezagutu-doguz/

Comparte