Proiektuen erakusketa, txangoak ezagutza barneratzeko, kultura eta kirol asteak, antzezlanak eta, zergaitik ez, aitorpenak ikasleei ondo egindako lanagaitik. EBI-n, ikasturte amaiera hezkuntza eztanda bihurtzen da ikasleen potentzial guztia ataratzeko. Hona hemen zenbait adibide:
SAN JUAN IKASTETXEA
Urteerak eta txangoak, ikasturte osoan zehar, esperientzia hezitzailea dira. Hala zelan, San Juan Ikastetxetik Areitz Soroara. 3 urte baino ez dabezan ikasleak naturagaz konektatu dabe. Ikasgelatik harago doan ikaskuntza dagoalako.
SAGRADO CORAZÓN IKASTETXEA
EBI ikastetxeen metodologia aurreratuek, hala nola ulermen-proiektuetan oinarritutako ikaskuntzak, ikasleen motibazioa bilatzen dabe. DBH 1. mailako proiektu zientifiko honetan, hasierako erronka altxorraren bilaketa bihurtzen da. Zorionak, Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxea.
IPARRAGIRRE IKASTOLA
Gelako edukiak baino askoz gehiago irakasten daben ekimenak; adiskidetasuna, laguntasuna eta aukera bardintasuna irakatsiz. Holan islatu dabe Iparragirre Ikastolako umeek zer dan autismoa eta zelan lagundu ahal daben.
*Autismo Euskadi Elkarteak deitutako autismoa ikusarazteko lehiaketarako euren ekarpena da.
–
Ikasten darraigu. Etengabeko hobekuntza beti egon behar dalako presente hezkuntzan. Orain, Iparragirre Ikastolako talde batek Suediako hainbat ikastetxe bisitatu dauz, hezkuntza erreferentzia onenen bila.
LA INMACULADA
Barakaldoko alkateak harrera egin deutse La Inmaculada Ikastetxeko ikasleei, ‘Making Cities’ lehiaketako sarietako bat irabazi ondoren. ‘El Barakaldo de 2030’ proiektatu dabe, hiri-garapen iraunkorretik abiauta. Lan bikaina eta errekonozimendua. Zorionak!
MARÍA BITARTEKO
Maria Bitarteko Ikastetxeko txikiek bost zentzumenak erabiltzen dabez gure ingurunea ezagutzeko. Horrelango teknikekin, egunerokotasunerako funtsezkoak diran funtzio kognitiboak garatzen doguz, besteak beste arreta eta memoria.
SAN FELIX IKASTOLA
Kulturak rol nahitaezkoa dau hezkuntzan. Ikasleek gure ingurunea ulertzea ahalbidetuko deutsen baloreak, tradizioak, ezagutzak eta trebetasunak eskuratuko dabez. EBI San Felix Ikastolak Kulturaren Astea ospatu dau.
PATRONATO SANTA EULALIA IKASTETXEA
Krisi humanitarioei buruzko sentsibilizazioak, enpatiak eta komunitatearen sendotasunak trebetasun teknikoak eta lidergo-trebetasunak garatzen laguntzen dabe. Horren adibide da Patronato Santa Eulalia Ikastetxeko Lehen Hezkuntza 4. mailako ikasleek egindako AITA MARI proiektua.