Proiektuen azalpena: ikaskuntzaren jaialdia

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza bezalako metodologia barritzaileak ikasitakoaren ahozko azalpenagaz adierazpen gorenera heltzen da. Proiektuak amaitu eta gero, ikasleek hiruhilabetean ikasitakoa erakusten eta azaltzen dabe. Eta familien aurrean egiten dabe, esaterako. Ikasjaiaren kasua da, Artxandape Ikastolako Ikasjaia:

Hala, ikasitakoa ikaskideen aurrean azaltzea, alde batetik, eta familien aurrean, bestetik, ikaskuntza prozesuaren funtsezko ardatz bihurtzen da. Proiektuak, hasteko, gai desberdinak galdetzera eta ulertzera eramaten dauz. Eta azken azalpenak ideiak edota zalantzak argitu, sailkatu eta azaltzea ahalbidetu deutse. Baita beldurra galdu eta ahozko adierazpena hobetzea be. Etorkizunerako funtsezko balioak:

Hori guztia EBI sareko ikastetxeen hezkuntza-metodologien parte da, eta ikasgaiak proiektuen bidez ikasleek modu praktikoan eta erakargarrian ulertzen dituzte. Prozesu osoan zehar ikasleak protagonista bihurtzen dira, eta, amaieran, ikasitakoa ahoz azaltzen dabe.

Horregaitik guztiagaitik, EBI ikastegiak familiekaz gardenak dira. Gurasoak hainbat jardunaldietan ikastoletara joaten dira, beren seme-alabek zelan lan egiten daben, proiektuak nola azaltzen daben, hezkuntzaren emaitzak… ikustera.

Comparte